1. Ardatza · Durango BERDETU
Hiriaren sare berdea eraikitzeak esan nahi du CO₂ gehiago xurgatu, uholde eta bero-boladei hobeto erantzun, eta herritarrei eguneroko bizitza osasungarriagoa eskaintzea.
Durangarrok 8m² berdegune ditugu. Nazioarteak gomendatzen duena baino % 47 gutxiago.
Hori aldatzeko konpromisoa hartzen dugu!
Durangok gaur egun 8 m²/biztanleko berdegune-ratioa du, nazioarteko gomendioa (15 m²/biz) baino askoz gutxiago. BERDETU ardatzak hiri-sare berde bat eraikitzen du: parkeak, kaleak, basoak eta ibaiak sistema ekologiko jarraitu batean lotuz. CO2 murrizketa, biodibertsitatea eta klima-erresilientzia dira helburu nagusiak.
Lehen urteetan hasiko direnak · 2027–2028
Dauden parkeak eta berdegune txikiak hobetu: lurzoru iragazkorrak, landaredia autoktonoa, jolas-guneak. Auzo guztietan berdeguneak bermatu.
Porlan gehien duten kaleak identifikatu eta bero-uharte efektua saihesteko berdetuko ditugu: zuhaitz-ilarak, estalki begetalak eta lurzoru iragazkorrak. Hirigunea freskatzeko neurri zuzena, eguneroko bizitzan nabaritzen dena.
Inbertsio handiagoa · 2028–2031
Durangok 21 hektarea berri behar ditu nazioarteko gomendio betetzeko. Legegintzaldi honetan oinarriak ezarriko ditugu: eremu libreak identifikatu — Ezkurdi eta beste gune estrategikoak —, plangintzak eguneratu eta prozesuak abiarazi. 15 m²/biztanle helburua epe ertainera, 2035 ingurura.
EH Bilduk 2019an aldarrikatu zuen, jendearekin landu genuen eta aurreakordio batera heldu ginen Eusko Jaurlaritzarekin: trenbide zaharreko 40.000 m²ko lursailak Durangoko berdegune nagusi bihurtu. Legegintzaldi honetan blokeo politikoa behin betiko desblokeatuko dugu eta proiektua onartu eta exekuzioa martxan jarriko dugu. Legegintzaldi honetako aurrekontuak proiektua desblokeatu eta idazketa-fasea hartzen du; egikaritzaren kostu osoa Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmenaren araberakoa izango da.
Zabor-transferentzia gunea kendu eta baso-eskola eta natura-interpretazio zentro bihurtu. Hezkuntza, ekologia eta aisialdi jasangarria uztartzeko erreferentziazko gunea Larrinagatxun.
Udal basoguneetan ibilbideak, egoteko guneak eta pista ekologikoak ezarri. Sare Berdearen zati estrategiko gisa, naturarekin kontaktua erraztuz.