Trantsizio Ekosozialerako Plana · 2027–2031

Durango
klima-larrialdian dago.

Zer jasaten ari gara:
🌡️ bero-boladak 🌊 uholde-arriskua 🌿 berdegune gutxi 💨 aire kutsatua

Plan integrala landu dugu — datuetan oinarritua,
29 neurri, 2,5M€, 2027–2031.

2,5 milioi €

Plan osoa, 2027–2031 legegintzaldirako

Udal aurrekontuaren %1 inguru urtean. Anbizio handiko plana, baina errealista eta neurtua: trantsizio ekosoziala gauzatzeko konpromiso zehatza, datuekin eta aurrekontu zehatzarekin.

Berdetu

BERDETU

Freskatu

FRESKATU

Arnastu

ARNASTU

Berdeagoa

Durango BERDETU

Durangok biztanleko 8 m² berdegune ditu, nazioarteko gomendioak gomendatzen duen 15 m²-ren erdia baino gutxiago. Gainera, udal baso gehienak pinu monolaborantzek osatzen dituzte, biodibertsitate urrikoak eta klima-aldaketaren aurrean zaurgarriak. Hiriaren sare berdea eraikitzeak esan nahi du CO₂ gehiago xurgatu, uholde eta bero-boladei hobeto erantzun, eta herritarrei eguneroko bizitza osasungarriagoa eskaintzea.

Neurriak ikusi
Freskoagoa

Durango FRESKATU

Klima-aldaketaren arabera, Durangoko tenperaturak 2°C baino gehiago igoko dira mende erdialdean, eta bero-boladak gero eta luzeagoak eta ohikoagoak izango dira. Hormigoizko azalerek dagoeneko udako tenperatura 3–4°C igotzen dute hirigunean. Espazio publikoa bizigarriagoa, itzaltsuagoa eta erresilienteagoa egitea ez da luxu bat: osasun kontua da, bereziki adineko, haur eta kolektibo zaurgarrientzat.

Neurriak ikusi
Arnasten

Durango ARNASTU

Garraioa Durangoko BEG isurien iturri nagusia da, totalaren %60 baino gehiago. Joerari jarraitzen bazaio, 2030ean ia %70era iritsiko da. Mugitzeko modua, energia kontsumitzeko era eta zer erosten dugun aldatzeak eragin handiena du Durangoko karbono-aztarnan. Horregatik, ardatz honetan dago eraldaketa sakonena: bidegorri sarea, garraio publikoa, energia berriztagarriak eta tokiko zirkuituak.

Neurriak ikusi